Amara

  • Amaran ere, euskararen alde

    Nork: - Mar 23, 2013
    Martutene, Txomin, Loiola eta Loiolako Erribera atzean utzita, Amarara iritsi da 18. Korrika. Bengala eta guzti jaso dute amaratarrek lekukoa. Auzotarren poza bistan jende askok egin baitu bat euskararen aldeko lasterketarekin Amaran....Read More
  • Herrien Nazioarteko Jaialdia egingo dute Amaran, lehen aldiz

    Nork: - Mar 21, 2013
    Herrien Nazioarteko Jaialdiaren lekuko izango da Amarako Easo plaza, bihartik Apirilaren 1era. Herrien kultura-aniztasunaren topaketa izango da, eta Easo plazako kioskoa izango da ekimenen gune nagusia. Musika, dantza eta eskulangintza izango dira protagonistak eta herritar guztientzat...
  • Oier Ibarguren amaratarra espetxeratu egin dute

    Nork: - Ots 26, 2013
    Ostegunean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Moulins herrian, ETAkoak zirelakoan. Frantziako Justiziaren aginduz kartzelaratu zituzten atzo gauean, behin-behinean. Zortzi kargu egozten dizkiete; horien artean talde terrorista bateko kide izatea, armak eduki eta garraiatzea, eta dokumentu eta matrikula faltsuen erabilera....
  • Elkarrizketa filosofikoa, Amaran

    Nork: - Ots 18, 2013
    Gaur, astelehena, elkarrizketa filosofikoa egingo dute Urrats euskaltegian (Amezketarrak 14, Amara), 19:00etatik 20:30era. Eztabaidarako gaia, Ilustrazioa eta politika izango da. Gaia lantzeko, hainbat testu irakurri eta aztertuko dituzte. Horien artean, aurreko mintegiko irakurgaiak, Agustin Garcia Calvoren...
  • ‘Xentimorik gabe’ antzezlana, Amaran

    Nork: - Ots 14, 2013
    Korrika kulturalaren harira, Xentimorik gabe antzezlana eskainiko dute, gaur, osteguna, Amara Berriko Ernest Lluch kultur etxean. Ramon Agirre eta Inazio Tolosa protagonista duen antzezlan honetan umorerik ez da faltako. Munduko herrialde ugari zapaldu dituzte azken hogei...
  • Elkarrizketa filosofikoa, Amaran

    Nork: - Urt 14, 2013
    Ilustrazioa eta Politika eztabaidarako gai hartuta, elkarrizketa filosofikoa egingo dute gaur, Amarako Urrats euskaltegian. Bagera Elkarteak antolatu duen ekimena da, eta Carlos Fernandez Liriaren Para que sirven los Filosofos liburua izango dute abiapuntu solasaldiek. Liburuko hiru...
  • Hurrengo geltokia: Amara

    Nork: - Abe 5, 2012
    Topoaren ehun urteak gogoratzeko erakusketa jarri dute Ernest Lluch kultur etxean. Topoa Gipuzkoa plazatik irten eta Irunera iritsi zen lehenengo aldi hartatik, ehun urte igaro dira gaur. Topoa ez da tren bat bakarrik, auzoak eta bizitzak...

Send this to friend