Antigua

  • Trukerreka arropa azoka antolatu du Txantxarreka gaztetxeak

    Nork: - Ots 22, 2018
    Hilabeteetan zehar bildutako bigarren eskuko arropa Trukerreka azokan eskainiko du Txantxarrekak larunbat honetan. Egun paregabea pasa eta Antiguako gaztetxea ezagutzeko okasio polita izateaz gain, gustuko jantziak etxera eramateko aukera izango dute bertatik pasako direnek. Euren ekarpena...
  • 4.200 pilotari baino gehiago igaro dira Antiguako Pilota Txapelketatik

    Nork: - Ots 19, 2018
    Antiguako pilota txapelketak 70. ekitaldia izango du aurtengoa, eta Antiguako Pilotazaleok elkarteak ekin dio 2018ko txapelketa antolatzeari. Antolatzaileek diote “koaderno xaharrari” begiratua bota diotela, urtez urte Antiguan zenbat pilotari ibili diren ikusteko eta zenbaki zehatzak eman...
  • Bodyboard txapelketa kinkia egingo dute Ondarretan

    Nork: - Ots 13, 2018
    Larunbatean egingo dute bodyboard txapelketa kinkia. Animatuko zara? Izen ematea 5 euroren truke egin daiteke Ondarretako aldapan bertan. Txapelketa 15:00etan hasiko da. DJ Gabik girotuko du lehia, punk-rock doinuekin. Txokolate jatea egingo dute eta merchandisinga erosi...
  • Inude eta artzainek Antiguako kaleak alaitu dituzte

    Nork: - Ots 10, 2018
    Inauteriak hemen dira, eta Donostia prest dago inauterietako konpartsei harrera egiteko. Antiguan, ordea, gaur inude eta artzainak izan dira protagonista. Antiguotarrak dantza taldeak antolatuta, auzoko kaleak alaitu dituzte, neguko eguraldiari aurre eginez. Gainera, aurten danborrada bat...
  • Antiguakoentzat kaldereroen eta inude eta artzainen asteburua izango da

    Nork: - Ots 7, 2018
    Inauterietako konpartsek Erdialdeko kaleak hartuko dituzte asteburuan. Antiguan, ordea, kaldereroek eta inude eta artzainek girotuko dute auzoa. Ostiral arratsaldean zartagin eta mailu hotsak izango dira nagusi. Benta Berriko kiroldegitik abiatuko dira 20:30ean, eta handik Matia kalera...
  • Joanes Illarregik irabazi du Mikel Laboa bertso sariketa

    Nork: - Urt 29, 2018
    Joanes Illarregi izan da txapelduna Mikel Laboa bertso sariketan. Leitzako bertsolariak lan ederra egin zuen Dokan jokatutako txapelketan, igande arratsaldean. Antiguako San Sebastian jaien egitarauaren barruan egin zuten sariketa, bertsolari hauekin: Joanes Illarregi, Peru Aiartza (Donostia),...
  • Antiguako kuadrillek kolorea jarri diote bazkariari

    Nork: - Urt 27, 2018
    Egun handia izan da gaur Antiguako San Sebastian jaietan. Izan ere, kuadrillen bazkaria egin dute Pio Baroja kiroldegian. Ia 600 lagun elkartu dira bazkarian, eta giro aparta zabaldu dute, kolore guztietako alkandorak soinean hartuta. Igandean, urtarrilak...
  • Mikel Laboa bertsolari gazteen sariketa urtarrilaren 28an izango da

    Nork: - Urt 16, 2018
    Antiguako San Sebastian jaien egitarauaren barruan jokatuko da Mikel Laboa bertso sariketa hilaren 28an, Doka antzokian. Bertsolari gazteentzako ohiko plaza bihurtu da sariketa. Zazpi urte dira Antiguako Jai batzordeak eta Dokak elkarlanean antolatzen dutela. Aurten, igande...
  • Antiguako amona hil da

    Nork: - Urt 14, 2018
    Patxatxa taldeak Maria Luloaga Sarriegiri omenaldia egitekoa zen atzo, 37. Antiguatarren topaketan. Altzon jaio zen Luloaga, 1913an, Altzoko handiaren ondorengoa da, eta Antiguara iritsi zen 1923an. 104 urte bete ditu aurten, eta horrekin batera hil egin...

Send this to friend