(Argazkia: Ulia Auzo Elkartea)
Ulia Auzo Elkarteak egitasmo berri bat jarri du abian:
Ategorrieta-Ulia, denon artean. Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso dute proiektua sortzeko.
Informazio sozio-urbanistikotik abiatuta, hiritarrei zuzenduriko parte hartze prozesua izango da. Auzoaren bizi kalitatea, hiriko irudia, zerbitzuak, egiturak eta hiri zein lurralde funtzionamendua hobetzea du helburu.