Intxaurrondoko Kaldero Jaun jaiak egiteko azken saiakera egingo dute
Kaldero Jaun jaiak 20 urte eta gero arriskuan ikusi dituzte aurten; irtenbideren bat lortzeko bildu dira gaur.
Hamabost bat bizilagun bildu dira Kaldero Juan jaien etorkizuna erabakitzeko. Aurreko urteetan lanean aritu direnek, laguntzeko prest daudela esan dute, baina ardura beste batzuek hartu behar dutela uste dute.
Bizilagunek zailtasun handiak ikusten dituzten arren, erronka hartzeko gogoa azaldu dute. Hala, aste beteko epea eman dute, jende gehiago batzen saiatzeko eta “indarrak batzeko” aukera ikusteko; baita jendearen laguntza gehiago lortzeko ere.
Hogei urte daramatzate Kaldero Jaun, Intxaurrondo auzoan antolatutako jaiak egiten. Baina azken urteetan kolokan ikusi dute hauen etorkizuna. Arrazoiak hainbat dira; babesleen falta, diru laguntzen jaitsiera eta batik bat, belaunaldi aldaketarik ez dela eman antolakuntzan.
Nahiz eta, Intxaur Txiki eta Intxaurdi elkarteak eskaini diren lana egiteko, haiekin ez da nahikoa. Izan ere, iaz, ikasle talde batek hartu zuen festak antolatzeko ardura, baina aurten kanpoan dira ikasten.
Festa, ekaina bukaera ospatzen dute, zehazki 28, 29 eta 30ean, baina denboraz larri dabiltza jada, hilabeteak lehenago hasi behar baita baimenak eta abar eskatzen. Baita egitaraua osatzen ere.