Nabarmenak-Paperekoa

  • Joxean Fernandez: «Lorpen bat izan da euskaraz bizitzea»

    Nork: - Urr 26, 2018
    Joxean Fernandez (Amara, 1973) Euskadiko Filmategiko zuzendaria da, 2010. urtetik. Nantesko unibertsitateko irakaslea ere bada, orain eszedentzian dagoen arren. Euskaraldian Donostiako hamaikakoaren parte izango da, ‘ahobizi’ gisa. Zer da euskara zuretzat? Niretzat euskara oso garrantzitsua izan...
  • “Oso gertu sumatzen ditut realzaleak”

    Nork: - Urr 19, 2018
    MADDI TORRE. Rrealeko jokalaria ATHLETIC IZAN DA LIGAN REALARI IRABAZTEA LORTU DUEN LEHEN TALDEA, JOAN DEN IGANDEAN LEZAMAN JOKATUTAKO DERBIAN; AURRETIK IZANDAKO LAU PARTIDETATIK HIRU IRABAZI DITUZTE TXURI-URDINEK, ETA BAT BERDINDU. AURTEN IRITSI DA TALDERA MADDI...
  • Pinuen gaitza, baso politika aldatzeko aukera

    Nork: - Urr 12, 2018
    Aspaldiotan ‘intsignis’ pinuen izurriteen gaia puri-purian dago. Kezka handia zabaldu da egurgintza sektoreetatik gizarte osora. Orain arteko baso politikaren porrotak bide berriak urratzeko aukera ematen du, baina gogoeta sakona eskatzen du gizarte osoa inplikatuz. Izurriteen arazoa...
  • “Oso polita da Unaik hartu izana nire postua”

    Nork: - Ira 28, 2018
    Mitxelo eta Unai olaizola, Realeko botilero ohia eta oraingoa. Mitxelo Olaizolak 37 urte bete ditu Realeko aldageletako arduradun gisa, gizonen lehen taldearekin ; erretiratu eta semeari eman dio lekukoa, lanbidearekin jarrai dezan. Aita-semeak dira Lasarteko Mitxelo...
  • Zergak igotzeko proposamena aurrera atera du udal gobernuak

    Nork: - Ira 28, 2018
    Zaborren eta uraren tasak %3 igoko dituzte, defizitari aurre egiteko. Antiguako Gorgatxo plazari Mikel Laboa izena jartzea adostu dute aho batez alderdi guztiek. Donostiako Udal Gobernuak hainbat erabaki hartzeko baliatu du opor osteko lehen udalbatzarra. Esaterako,...
  • Donostiarra, lehen mailara

    Nork: - Ira 21, 2018
    Denboraldi biribila egin du Donostiarrak. ETE ligan garaile izan ostean, Euskotren ligara igotzeko bi estropadako play offa irabazi du, Hondarribiaren aurka. Datorren denboraldian Euskotren ligan ariko da Donostiarra arraun taldea, pasa den igandean Hondarribiaren aurkako play...
  • “Herri mugimenduen batasunetik dator herri boterea”

    Nork: - Ira 21, 2018
    Lurralde Askea kolektiboak antolaturiko Iraultza Txikien Akanpada (ITA) egingo dute Zubietan gaurtik igandera bitarte, bestelako Euskal Herri baten aldeko herri mugimenduak uztartzeko asmoz. Odile Arrieta (Markina, 1986) kanpaldiaren antolakuntzako kidea da, eta egitasmoaren nondik norakoak azaldu...
  • Bisitagarria, 125 urteren ostean

    Nork: - Ira 14, 2018
    Maria Kristina erreginak eskatuta eraiki zuten Miramar Jauregia 1893an, eta 1972an erosi zuen Donostiako Udalak; aurten izan dute lehenengoz barrutik ezagutzeko aukera herritar askok. Miramar Jauregia eraikitzeko enkargua egin zuen Maria Kristina erreginak, Alfontso XII.a Borboikoaren...
  • Euskaraz ikasi zuen, eta Gurutze Gorriaren ospitalea egin zuen

    Nork: - Ira 14, 2018
    Emakumea, gaztea, atzerritarra, ama eta alarguna zen Maria Kristina erregina. «Dena zuen ez nabarmentzeko», dio Lola Horcajo historialariak. Hala ere, nabarmendu zela argi dago, eta bere istorioek bizirik diraute jauregian eta Antiguako familia askotan. Emakume borrokalaria...

Send this to friend