Euskaraturik eta Lorea Agirreren hitzaurrearekin argitaratu du Hik Hasi-k 'Guztiok izan beharko genuke feminista'. Gaur egingo dute liburuaren aurkezpena, Emakumeen Etxean, 18:30ean
Chimamanda Ngozi Adichie idazlea.
Duela urtebete inguru, Intxaurrondoko Plazara Goaz elkarteak elkarlan baten berri eman zuten.
Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarrak hitzaldi bat eskaini zuen duela urte batzuk,
Guztiok izan beharko genuke feminista izenburupean. Ikus-entzunezkoak arrakasta handia izan du YouTube-n, eta papereko euskarrian ere eskaini izan dute, hainbat hizkuntzetan. Bada, Intxaurrondoko elkarteak dokumentua itzultzeko sustapen lana egin du hilabeteotan, eta AEK-ko itzulpengintza zerbitzua arduratu da euskaratzeaz.
Orain,
Hik Hasi aldizkariak argitaratu du euskaratuta
Guztiok izan beharko genuke feminista, feminismoari buruz egin duen monografiko baten barruan.
Bi dokumentuak irakasleei zein Euskal Herriko ikastetxe guztiei banatuko dizkiete. Horren guztiaren
aurkezpen ekitaldia egingo dute gaur, martxoak 6, 18:30ean, Donostiako Emakumeen Etxean (Okendo kalea, 9).
600 ale eta bideoa
Intxaurrondon bertan sortutako proiektua izanik, liburuaren
600 ale gorde dituzte Lauaizeta institutuko ikasleei eta Plazara Goaz elkarteko kideei banatzeko. Gainera, elkarlan horren bigarren emaitza aurki ikusteko aukera egongo da. Zehazki, liburu horren oinarria duen hitzaldiaren
bideoa euskarazko azpitituluekin.