Elurra egin dezakeelakoan, baliabide guztiak prestatu dituzte
Euskalmetek aurreikusten duen elur denboralea dela eta, udalean Krisi Mahaia bildu da gaur, eta Elurra Planak aurreikusten dituen baliabide eta departamentu guztiak koordinatu, egon daitezkeen beharrak aurreikusi eta behar litezkeen materialak bildu edota eskuratzeko. Bihar 12.00etan azken pronostikoaren balorazioa egingo du Krisi Mahaiak eta horren arabera dagoeneko prest dauden baliabideetako bakoitza zein modutan aktibatuko diren erabakiko da. Horren ondoren, prentsaurrekoa egingo dute udaletxean, hartuko diren neurriak publiko egiteko.