Bertso musikatuak
Bertso musikatuak saio berezia egingo dute. Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Izarne Zelaia eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak ariko dira kantuan. Amaia Agirre izango da gai jartzailea, eta musikaz Ixak Arruti gitarra jotzaileak eta Garikoitz Otamendik biolin joleak arduratuko dira.