'El afilador Vol. 1' liburuaren aurkezpena
Argitaratu berri den lehen liburuan Juanfran de la Cruz, Jorge Quintana, Fran Reyes, Ander Izagirre eta Jesús Gómez Peña kazetarien eta Pedro Horrillo txirrindulari ohi eta komunikabideetako kolaboratzailearen testuak aurkituko ditugu. Azken hiru hauek izango ditugu Garoa liburudendan beren istorioak bertaratzen direnekin elkarbanatuz. El Correoko txirrindularitza erredaktore Jesus Gomez Peñak lasterketa nagusienen hastapenak izan ditu aztergai, bereziki landuz egunkarien eta txirrindularitza proben arteko loturak. Ander Izagirrek aldiz, 2 kapitulu idatzi ditu, biak txirrindularitza italiarraz, ia denak tifosi diren herrialdean erlijiotzat baitute kirol hau. Pedro Horrillok, azkenik, etxetik ia mugitu gabe aztertu du ZEUS bizikleta eta osagaien marka ezagunaren gorakada eta gainbehera, bera bizi den Abadiñon itxi baizituen behin betirako ateak.