Elkartasun jaialdi antiespezista
Beste animaliekiko eta hauen alde egin dutenek sufritzen duten errepresioaren aurrean elkartasuna azaltzeko jaialdia da Hots. Musikak sortzen dituen ahots desberdinak bat izan daitezen zapalkuntza espezistaren aurka. Egun bakarreko sarrerak erosi nahi badituzu 8€ izango da bakoitza. Bi egunetarako pack-a hartuz gero, 13€. Kutxa Kultur eta antzeko festibaletan bezala. Ah! Baina lasai, barneko gure prezioak ohikoak dira. Ez ditugu igoko egun berezia dela aprobetxatuz.