'Etxekoak', Huts Teatroa
7 urte ondoren, Jon Gerediaga (idazkeran) eta Ander Lipus (zuzendari eta aktore moduan), berriro elkartu dira antzerki obra hau eskaintzeko.
Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak. Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak. Etxekoak antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da.
“Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan etorri zenbaezinak, elkarrizketak kontsulatuan… urtetako erokeri eta zentzugabekeria hutsa”.
Esperientzia honetatik abiatuz, egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egitera doaz antzezlan berri honekin. Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dugun inmigrazioaren gaia jorratuko dute.