'Gure Kabuz ala Hil' dokumentala
GURE KABUZ ALA HIL dokumentalaren estreinaldi unibertsala eta ondoren kontzertua, Topatu.eus gazte proiektu komunikatiboaren eskutik.
Euskal Herriko alternatiba sozioekonomiko eta autogestionatu ugari bildu ditugu, trantsizio poskapitalistak pentsatzeko eta praktikan jartzeko helbururarekin. Dokumentaleko egileak eta partehartzaileak egongo gara eta elkarrekin ospatuko dugu ondoren etorri nahi duen ororekin.
Dokumentalaren estreinaldia aprobetxatu nahi dugu gaiaren inguruan solasean aritzeko. Gainera, bertako produktuekin egindako luntx eder bat ere izango dugu, eta baita ere kontzertuaz gozatzeko aukera. Guardetxeko aforoa dela eta, bertaratzeko asmoa duzuenoi eskatuko dizuegu gurekabuzalahil@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea, jakinaraziz zenbat lagun joango zareten. Edukiera arazoak ekidin nahi ditugu, eta ez dugu nahi inor kanpoan geratzerik.
19:00 – Proiekzioa + solasaldia
21:00 – Pikoteua tokiko produktuekin
22:00 – LIHER kontzertuan
23:00 – BASANABASA (DJ)