ilustratzailearen txokoak armairu zahar baten itxura du (Argazkia: E. Zabala)
Ilustratzailearen Txokoa irailera arte mantenduko dute, Aieteko kultur etxean. Armairu zahar baten itxura du Ilustratzailearen Txokoak, eta Iban Barrenetxearen txokoa izan da joan den udazkenean ireki zutenetik. Barrenetxea marrazkilaria da, eta ipuinetarako egindako ilustrazioak izan ditu bertan, baita objektuak, eskulturak, altxor txikiak… azken batean, bere inspirazio iturriak izan direnak. Ekimenaren arrakasta ikusita, luzatzea erabaki dute, eta gaurtik maiatzera arte Eider Eibarren txokoa izango da. Ondoren, irailera bitarte, Elena Odriozola donostiarrak hartuko du txokoa. Azken batean, mundu artistiko eta fantasiazko hori erakutsi nahi diete herritarrei.
Ekimenarekin lotuta, ipuin kontaketa berezi bat egingo dute Eider Eibarrek eta Miren Larreak apirilaren 23an, kultur etxean bertan, lau urtetik gorako haurrentzat.