Mahai-ingurua: Itsasoko emakume langileen omenez
Itsasoko emakume langileen omenez mahai-ingurua antolatu dute Ontzi Museoak eta Aquariumak, Aquariumeko auditorioan. Iñigo Puerta ariko da moderatzaile lanetan, eta sarrera librea izango da, eserlekuak bete bitartean.
Partaideak izango dira hainbat emakume gipuzkoar, bizitza profesionala itsas eta arrantza arloan egin dutenak:
- Yolanda Perez San Juan, Donostiako arrantzalea.
- Miren Garmendia, Opegui-ko antolatzailea eta Gipuzkoako Kofradien Elkarteko Idazkari nagusia.
- Rosa Sistiaga pasaitarra, arrantzale familikoa.
- Olatz de la Hoz, Getariako saregilea.
- Elena Sorondo eta Edurne Salaberria, Hondarribiko saregileak.
- Maria Jesus Basurko eta Marina Pazos, Mutrikuko kontserba langileak.