'Donostia Hiria Comedy' bakarrizketa lehiaketa
Azkenean finalerdi bakarra izango du Donostia Hiria Comedy bakarrizketa lehiaketak. Bost umoregilek parte hartuko dute: Mario Simancas, Telmo Irureta, Ion Martinez Txiki, Auritz Zabaleta eta Juan Manuel Arrollo. Aurkezleak, berriz, Nabarro Ta Laura izango dira.
Epaimahaia hiru adituk osatuko dute: Amaia Lizarralde, Javier Merino eta Ruben Arrospide.
Finala abenduaren 14an izango da Kutxa Kultur Klubean, 20:30ean. Sariei dagokienez, irabazleak 500 euro jasoko ditu eta bigarren geratzen denak 300 euro. Hirugarren eta laugarren sailkatuek ere sariak izango dituzte.