Itsasaldeko arriskua dela eta, alerta laranja ezarriko dute bihar eta etzi
Bost metrotik gorako olatuak espero dituzte; Euskalmetek iragarri du hurrengo bost egunetan eguraldi nahasia egingo duela.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak ostegun gauean ezarriko du abisu laranja, 21:00etan, eta ostiral gauerdia arte mantenduko du. Itsasaldean arreta eskatu dute, zazpi metroko olatuak iragarri baitituzte. Ostegun goizean hasiko da olatuen altuera igotzen, eta arratsalderako 5 metrotik gorako olatuak egongo direla ohartarazi dute. Ostiralean olatu altuagoak espero dituzte haizeak ere gogorrago joko duelako.
Euskalmetek eguraldi nahasia iragarri du hurrengo bost egunetarako. Europa iparraldeko ekaitza batek eta Azoreetako antizikloi batek eragina izango du euskal kostaldea, eta denborale batek gogor joko du itsasaldea. Mendebaldeko eta ipar mendebaldeko haizeak gogor joko du. Itsasaldean 100 kilometro orduko abiadurara iritsi daiteke.