Morlans, Egia eta Erdialdeko auzotarrek materia organikoa biltzeko sistema berria ezagutuko dute
Auzoetara Nora Galparsoro hurbiltzeaz gain, Crisitina Enea Fundazioak hitzaldiak emango ditu.
Morlans, Egia eta Erdialdean izango da Nora Galparsoro zinegotzia materia organikoa biltzeko sistemaren inguruan informazioa eman eta auzotarren zalantzak argitzeko. Izan ere, Donostiako Udalak apirilean ezarriko du sistema berria auzo horietan. Honela, Hemen da konposta! kanpainaren baitan, informazio puntuak jarriko dituzte. Guztira, 80 gune egongo dira hirian zehar.
- Apirilak 8: Morlans. Morlans eta Errondo pasealekuen artean.
- Apirilak 9: Erdialdea. Koldo Mitxelena kulturunearen aurrean.
- Apirilak 10: Egia. Cristina Enea parkean.
- Apirilak 11 eta apirilak 12: Erdialdea. Loiola kalean, San Martin azoka parean.
- Apirilak 14: Erdialdea. Artzain Ona katedralaren aurrean.
- Apirilak 15: Erdialdea. Gipuzkoa plaza eta Peñaflorida kalearen artean.
- Apirilak 16: Erdialdea. Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren parean.
- Apirilak 22: Erdialdea. Gipuzkoa plaza eta Peñaflorida kalearen artean.
- Apirilak 23: Erdialdea. Kontxako pasealekuan, La Perla ondoko plazan.
- Apirilak 24: Erdialdea. Alderdi Ederren.
- Apirilak 26: Erdialdea. Okendo plazan.
- Apirilak 8: Morlans. Morlanseko eraikinean, 19:00etan.
- Apirilak 9: Amara Berri. Ernest Lluch kultur etxean, 19:00etan.
- Apirilak 10: Egia. Cristina Enean, 19:00etan.
- Apirilak 30: Erdialdea. Koldo Mitxelena Kulturgunean, 19:00etan.