Euskal Jaiei hasiera emango die larunbateko Sagardo Egunak; guztira 69 jarduera egingo dituzte irailaren 13a arte. Zureia Etxarrik egin du aurtengo kartela
Zureia Etxarri eta Alfonso Gurpegi, Euskal Jaien kartelarekin. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea
Euskal Jaiak antolatzen dituzte irailaren hasieran, eta prestatu ohi duten egitarauaren barruan
Kontxako Bandera dago. Jarduera nagusia da, baina ez bakarra, ezta gutxiagorik ere. Hain zuzen ere, udalak egunotan aurkeztu du programa, eta, urtero bezala, badago non aukeratu.
Larunbatean bertan (irailak 5), esaterako, estropada egunaren bezperan,
Sagardo Egunaren 30. ekitaldia egingo dute. Gipuzkoako
35 sagardogilek parte hartuko dute Konstituzio plazan goiz osoan egingo duten jaialdian. Hala,
11:00etatik 14:15era, sagardogileek
8.000 botila sagardo ekarriko dituzte hirira, bertaratzen direnek dasta ditzaten.
Eguraldi ona lagun, aurtengo sagarra gozoa eta ederra datorrela nabarmendu dute Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko lehendakari
Arantxa Eguskizak eta lehendakariorde I
bon Aburuzak. Euskal Jaiei hasiera emango die Sagardo Egunak.
Berritasunak egongo dira.
Sagarra Jo eta aurtengo lehen muztioa dastatzeko aukera eskainiko dute. Eguskizaren esanetan, “sagardogintzak atzean duen lan eta kultura jendeari erakutsi nahi diogu, eta kontsumitzaileei aurtengo muztioa dastatzeko aukera eman”.
Bestalde,
sagar mota bakarrez egindako sagardoak dastatu ahal izango dira plazan, eta Gipuzkoako sagarren inguruan
EHUk egin duen ikerketaren emaitzak erakutsiko dituzte. Josu Osa adituak sagarrondoen txertaketa erakusketak egingo ditu, eta Albaola faktoriak, berriz, sagardoak itsasoan izan duen garrantziaz informazioa eskainiko du. Sagardoarekin batera, sagardotegietan ohikoak diren bakailao tortila, txorizo egosia eta gazta dastatzeko aukera ere izango da.
Gainera, Sagardogile Elkarteak
Albaltzisketako Zalbide sagardotegiko Joxe Martin Zalbide eta
Usurbilgo Aginaga sagardotegiko Miguel Joxe Errasti omenduko ditu plazako oholtzan, 12:45ean. Omenaldian, Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizaso bertsolariek parte hartuko dute.
Txistularien alardea
Sagardo Eguna ez ezik, beste hainbat jarduera ere izango dira aukeran Euskal Jaien barruan. Festetako zinegotzi Alfonso Gurpegiren arabera, “Guztira
69 jarduera antolatu ditugu Euskal Jaietan, eta aurreko urteetan bezala, lokotx bilketa, euskudantza, poesia ordua, eta haurrentzako jarduerak egongo dira aste guztian zehar. Gainera, Aste Nagusian eguraldiaren ondorioz bertan behera utzitako
txistularien alardea berreskuratuko dugu”. Hori guztia, irailaren 13a arte aukeran egongo da.
Euskal Jaietako kartelaren disenatzailea
Zureia Etxarri izan da. Euskal Jaietako arropak aukeratu ditu kartelerako, jai aurreko prestaketa uneak gogora ekarri nahian: “Halako jai egunak iristear daudenean, arropak prestatu ohi ditugu, eta jantzi aurretik ondo pasatzeko asmoa dugu buruan; hori islatzen saiatu naiz”.
Larrain dantzan aritzeko deia egin diete herritarrei
Duela hamar urte, Euskal Jaietan
Larrain dantzako ikastaro bat ematen hasi zen donostiar talde bat, doan.
Irailaren 7, 8, 9 eta 10ean izango da aurten ikastaroa, Zuloaga plazan, 20:00etatik 21:30era.
Ikasitakoa praktikan jartzeko, irailaren 12an –larunbata–, 13:30ean, Zuloaga plazan elkartuko dira erromeria ospatzeko. Hori bai, jardueraren 10. urtemugaren harira, hitzordu hau berezia izango da. Hain justu, herritar guztiei dei egin diete bertan parte hartzeko, urteotan ikastaroa egin dutenei zein ikastaroa egin ez dutenei.