Abir Nehme abeslari libanotarrak parte hartu du Bageraren erromerian
Bagerak antolatutako erromeria bisitatu du Libanoko Al Mayhedan telebista kateak. Musika eta dantza etnikoen inguruko Etnophonia saioko lan taldeak irudiak grabatzeaz gain, parte hartu du bertan. Udaleko Txistulari Bandaren doinuekin oinak astintzera ausartu ondoren, Abir Nehme abeslari eta aurkezleak bere herriko kanta bat abestu du.
Eguraldi txarra dela eta, Konstituzio plazako arkupeetan egin dute erromeriaren gehiengoa, nahiz eta hainbat dantza euripean egin dituzten. Eskola dantza taldeko neska eta mutilekin batera, saio berezi honetan Unai Gaztelumendi eta Asier Azpiroz bertsolariek ere jardun dute.