Okendo aparkalekuko sarrera. (Argazkia: Lide Ferreira)
Okendo aparkalekuaren lanak astelehenean hasiko dira, eta horiek amaitu bitartean Argentinako Errepublikaren pasealekua itxita egongo da ibilgailuentzat, hilabetez. Okendoko aparkalekura eta Maria Kristina hotelera doazen ibilgailuak soilik pasa ahal izango dira. Zirkulazioa arintzeko Zurriolako zubia-Salamanka kaleko bira baimenduko dute.
Horrenbestez, Erdialdera eta bertako aparkalekuetara sartzeko Etxaide – Okendo – Peñaflorida kaleak erabili beharko dira. Desbideratze hau arintzeko, Okendo kaleko auto eta motorren aparkalekuak kendu eta zirkulaziorako errail bilatuko dituzte. Motorrentzako aparkaleku horiek Foruen pasealekura pasako dira.
Parte Zaharrera sartzeko, berriz, bi aukera egongo dira: Okendo – Etxaide – Erregina Erregeordea ibilbidea, eta Grosetik datozenentzat Salamanka pasealekuaren sarreran eskuinaldera bira egitea (orain arte debekatua).