Aritz Aduriz Athleticeko jokalari moduan aurkeztuko dute gaur goizean
Datozen hiru denboraldietarako kontratua sinatu du aurrelari donostiarrak talde zuri-gorriarekin
Zurrumurrua baieztatu zuen atzo goizean Athleticek, Aritz Aduriz fitxatu duela, datozen hiru denboraldietarako. Hala, Valentzia utzi, eta elastiko zuri-gorria jantziko du 31 urteko aurrelari donostiarrak. Adurizekin batera, Ismael Lopez ere fitxatu du talde bizkaitarrak, datozen bi denboraldietarako. Bi jokalarien aurkezpen ofiziala gaur egingo dute, 12:30ean, San Mameseko prentsa aretoan. Athleticek Mallorcari saldu zion Aduriz, 2008-2009 denboraldian, eta bi denboraldi bete zituen bertan, Valentziara joan zen arte. Orain, hirugarren aldiz jokatuko du Adurizek Athleticen.