Behelainoak badia estali zuen atzo
Ipar-ekialdeko haizearen eraginez, irudi bitxiak izan genituen atzo Donostian. Behelainoa oso behean zegoen, eta Kontxako hondartzan zegoenak nekez ikusi ahal izan zituen Santa Klara uhartea eta Igeldo mendia, behelainoak estaltzen zituen eta.
Gaurko goiza eguzkitsua izango da, eta arratsaldean, berriz, lainoak azalduko dira –atzo baino altuago–, prezipitaziorik eragin gabe. Bihar antzeko eguraldia egingo du, eta ostegunetik aurrera eguraldiak okerrera egingo du.
Atzoko behelainoa ikusi nahi izanez gero, Tiempo Donosti Twitterreko kontuak bideoa grabatu zuen:
Así sigue la cosa pic.twitter.com/93YRnE1RjD
— tiempo Donosti (@TiempoDonosti) June 13, 2021