Bertsolariak, animaliak, musika eta dantza aukeran izan dituzte Ibaetan
Martxoaren lehenaren etorrerarekin, Ibaetako jaien barruan, Aingeru Zaindariaren erromeria egin dute goizean. Baselizaren aurrean hainbat ekimen egin dituzte. Mezaren ostean, festazaleek animaliak, salmenta postuak, bertsolariak eta musika izan dituzte aukeran. Jende andana hurbildu da, eguraldi onak lagunduta.