Bukowski musika klubak bere 25. urteurrena ospatuko du Antzoki Zaharrean
Egiako tabernak abenduaren 27rako eta 28rako antolatu du jaia.
egitarauaren berri eman dute gaur goizean. Donostia Kulturako Jon Aizpuruaren hitzetan, Donostiklubak lau zutabe nagusi ditu: Espazio publikoetan musika independientea zabaltzea (Gazteszena eta Intxaurrondo kultur etxea, kasu honetan), klub eta tabernetan ere kontzertu gehiago egitea, hiriko eta inguruko kolektiboekin elkarlanean aritzea, eta bertako musika taldeei bultzada ematea.
Reggae, hip hop, black music, underground edota soul zaleak diren hiriko kultur taldeen autogestioa ere bultzatu nahi du Donostiklubak, beraien jaialdiak espazio publikoetan burutzeko aukera izan dezaten. Hala, Jammin Reggae, Mojo Workin, Lurrazpiko Festa eta Soul Supremeren gisako hitzordu klasikoek bultzatzen ditu. Urtarrilaren 17an abiatuko da Bukowski, Gazteszena, Intxaurrondo kultur etxea, Komplot eta Doka moduko eszenatokiak igaroko ditu. Hala, bertatik Cosmetics, Perro, Kezia, Niña Coyote eta Chico Tornado, Jan Fol eta Mursego igaroko dira, besteren artean.
Jada mende laurdena, 25 urte, hain zuzen ere, bete ditu Egiako Le Bukowki musika klubak. Urte horietan guztietan hainbat eta hainbat kontzertu antolatu dituzte bertako arduradunek, auzoan eta hirian musika eta jai giroa zabalduz. Hala, urteurrena ospatzeko, bi eguneko jai berezia antolatu dute; Parte Zaharreko Antzoki Zaharrean egingo dute abenduaren 27an eta 28an. Hona hemen egitaraua:
Abenduak 27, 20:00etan (9 euro)
LOS SEPARATISTAS + SEÑOR NO + MAKALA JAZZ BAND + JAVIER SUN. Ondoren, Bukowskin jarraituko du jaiak, dj gonbidatuekin.
Abenduak 28, 20:00etan (12 euro)
AUDIENCE + LUKE ARMSTRONG. Ondoren, Bukowskin jarraituko du jaiak, dj gonbidatuekin.
Donostiklubak ziklo berri bati ekingo dio
Donostikluba zirkuituak hirian musika independientea zabaltzea du helburu. 2014ean, oraindik ere gune gehiagotara zabalduko da, eta urtarrila eta ekaina arteko