Bulebarra aldarrikapen mezuz bete dute herritarrek, 'Hamaika Gara' egitasmoaren baitan
Gure Eskuk, beste hainbat gizarte eragilerekin batera, Hamaika Gara egitasmoaren lehenengo jarduera egin du, Donostiako Bulebarreko kioskoaren alboko plazan. Herritar ugari hurbildu dira 11:00etatik 14:00etara, eta bakoitzak kartoi bat utzi du aldarrikapen mezu batekin. Horrela, Hemen erabaki. Herritarrok erabaki esaldia osatu dute aldarrikapen mezuekin betetako kartoiekin, herri eta hirietako plazak “berreskuratzeko” helburuarekin.
Jarraian, goizean zehar Irutxuloko Hitzak osatutako bideoa eta irudi bilduma: