Dantz festibalak aurtengo lehen taldeak aurkeztu ditu, Nina Kraviz errusiarra buru
Dantz jaialdiak iragarri ditu aurtengo jaialdiko lehen musikariak. Nina Kraviz errusiar DJa izango da kartel buruetako bat, Red Axes bikote israeldarrarekin eta Chloé Robinson londrestarrarekin batera. Iaz bezala, Miramongo anfiteatroan eta Tabakaleran izango da jaialdia irailaren 8tik 10era.
Hainbat artista konfirmatzeko dauden arren, line-up aurrerapena egin du Donostiako musikal elektronikoaren jaialdi erreferenteak. Oraingoz, Matvoice, Enrique del Castillo, Akazie, Neska, Modulor, Jailed Jamie aka Skygaze eta The Two Mamarrachos taldeek osatuko dute egitaraua.
Jokin Telleria Dantzeko zuzendariak azaldu duenez, “Jaialdiaren gaia hondarrak, fluxuak, magma kontzeptuen ingurukoa izango da, aurreko belaunaldietatik jaso ditugun eta etorkizunekoei ere transmititzen dizkiegun balioak aipatuz. Era berean, iraunkortasunaren ikuspegia azpimarratu nahi dugu, bai eta baliabideen aprobetxamendua aurrerabidearen erakusgarri gisa ulertzea ere”.