Donostia Ospitalea Best In Class sarietarako hautagaia da
Sari ekitaldia gaur arratsaldean egingo dute Madrilen
Osasun zentroen kudeaketaren eta bezeroen arretaren kalitatea aitortzen dute Best In Class sariek. Donostia Ospitalea hautagaien artean dago. Basurto, Galdakao eta Zumarragako ospitaleak ere izendatu dituzte sarietarako; baita Arabako buru osasunaren sarea ere. Sari ekitaldia gaur izango da Madrilen, 19:30ean.