Donostiarrak igandean aurkeztuko ditu bere taldeak
Gizonezkoen bi traineruen berri emango du klubak, ligen atarian.
Donostiarra arraun elkarteak bere taldeen aurkezpena egingo du datorren igandean, 13:00etan, Kontxako erlojuen parean.
Azken urteetan egin duen moduan, aurten ere gizonezkoen bi traineru uretarako ditu Donostiarrak, hiriko traineru bateratuak ordezkatuz. Aurten, ordea, ez du emakumezkoen trainerurik izango, ez duelako akordiorik lortu Donostia Arraun Lagunakekin. Bigarren horrek bere aldetik aterako du emakumeen trainerua.
Guztira, aurtengo KAE-1 Ligak hamabost estropada izango ditu, eta bertan lehiatuko da Donostiarraren lehenengo ontzia. Ligaren webgunean kontsulta daiteke egutegi osoa. Bilbon hasi eta bukatuko da liga; ekainaren 18an izango da lehen estropada, eta abuztuaren 21ean azkena. KAE-2 liga (bigarren ontzia lehiatuko den liga), berriz, ekainaren 25ean hasiko da eta horrek ere hamabost estropada izango ditu.
Uda hurbiltzen ari den heinean, iristear dira aurten ere traineru estropadak. Hori dela-eta,