Donostiarraren ‘Torrekua’ trainerua, Orioko jaitsieran (Argazkia: Gipuzkoako Arraun Federazioa)
Denboraldiko bigarren estropada jokatu zuen Donostiarrak, joan den larunbatean. Oriaren XIX. Jaitsiera zegoen jokoan, eta hainbat mailetan banatutako 63 ontzik parte hartu zuten. Zehazki, hiru llagut ontzi aritu ziren lehian, eta gainontzeko guztiak traineruak izan ziren, honako mailetan: gizonezko jubenilak, gizonezko beteranoak, emakumezko absolutuak eta gizonezko absolutuak. Gizonezko absolutuetan, Hondarribia izan zen txapelduna, 19 minutu eta 49 segundoko denborarekin. Donostiarra 14. postuan geratu zen, 21 minutu eta segundo bateko denborarekin.
Torrekua trainerua bereziki arraunlari gazteez osatu dute, eta Xabier Zabala entrenatzailea pozik geratu zen lortutako emaitzarekin. Oraindik ia lau hilabete ditu kuadrilla donostiarrak lanean jarraitzeko, KAE Liga hasi aurretik.
ORIOKO JAITSIERA, SAILKAPENA (Lehenengo 20ak)
- HONDARRIBIA 19:49:76
- ORIO 19:57:95
- SAN PEDRO 20:08:11
- URDAIBAI 20:13:19
- PORTUGALETE 20:17:44
- KOXTAPE 20:17:91
- GETARIA 20:34:42
- ZUMAIA 20:38:46
- CASTRO URDIALES 20:43:30
- ZIERBENA 20:43:65
- TRINTXERPE 20:54:02
- SAN PEDRO B 20:56:43
- C.R.O. ORIO B 20:58:90
- DONOSTIARRA 21:01:51
- ONDARROA 21:05:94
- ZARAUTZ 21:18:17
- HONDARRIBIA B 21:23:53
- ISUNTZA 21:24:83
- GETXO 21:36:47
- ELANTXOBE 21:42:31