Enplegu azokak ateak ireki ditu Igaran
Lan bila dabiltzenek aukera berri bat dute, gaur eta bihar, Igaran. Izan ere, Donostiako Sustapenak aurten antolatu duen lehen Enplegu Azokak goizean ireki baititu ateak. 09:00etatik elkarrizketak etengabe egiten ari dira. Azken hilabetean curriculuma utzi duten 921 lagunek hitzordua dute bertan, eta 09:00etatik, elkarrizketak bata bestearen atzetik egin dituzte. Harreran ikusgai dauden eskaintzen artean egokia zaien zerbait baden begiratzera lagun ugari bertaratu da ere. Informatikariak, abokatuak, gizarte langileak, sukaldaria, modeloa, zerbitzaria… 436 lanpostuko eskaintza anitza da.
Oraingoan zorioneko ez direnek udazkenean beste bi aukera izango dituzte. Bata, Cemein; bestea, Altzan.