Escudero gogoan izango du Musikeneko orkestrak
Francisco Escudero jaio zenetik 100 urte bete dira aurten. Musikari donostiarraren omenez, hainbat jarduera egiten ari dira, eta Musikene Orkestrak ez du hutsik egingo. Datorren azaroaren 26an, 20:00etan, kontzertu bat eskainiko du ikasleek osatutako orkestrak, Viktoria Eugenia Antzokian.
Kontzertuan, estilo desberdinetako hiru obra eskainiko dituzte, Debussyren Prelude a l’aspres-midi d’un faune, Weberren Fagot eta orkestrarentzako kontzertua, eta Escuderoren Bosgarren Sinfonia: Ultreia. Kontzertu hori, Musikenek Classic zikloaren barnean egingo duen lehen lankidetza izango da.