Euskal Kopa Bilbora joan da
Euskal Koparen finala jokatu zuten atzo Illunben Lagun Aro Gipuzkoa Basketek eta Gescrap Bizkaiak. Bilbotarrek etxeratu dute garaikurra, 62-78 irabazi eta gero.
Sito Alonsoren jokalariek oraindik ez dakite zer den irabaztea aurtengo denboraldian, eta hobetzeko asko dutela erakutsi zuten atzo berriro. Partida berdindua joan zen lehen hiru laurdenetan, beti ere bizkaitarrak markagailuan aurrean zirela. Azken laurdenean, ordea, Gescrapek, 12-24ko partzial baten bitartez, norgehiagoka hautsi zuen.