2016-12-08

euskara

  • Irutxuloko Hitzak eta Hamaika Telebistak Donostiako Protokoloaren berri emango dute elkarlanean

    by - Abe 7, 2016
    Abenduaren 17an Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, Donostiako protokoloa, aurkeztuko dute Kursaalen. Bertan izango dira IRUTXULOKO HITZAko eta Hamaika Telebistako langileak, ekitaldia bertatik bertara jarraitu eta horren berri emateko. Europako hainbat gizarte eragilek azken urtean zehar egindako...
  • Juan Luis Zabalak idatzia, auzolanean kontatua

    by - Abe 6, 2016
    Martuteneko Euskara Batzordeak bultzatuta, auzoari buruzko ipuin bat sortu dute. Juan Luis Zabala idazleak idatzi eta 25 auzotarrek baino gehiagok irakurri dute. Dena auzolanean prestatu dute, eta bideoan grabatu dute. Euskararen egunean aurkeztu zuten bideoa, eta...
  • “Jendeari euskaraz aritzeko erraztasunak eman nahi dizkiogu”

    by - Abe 5, 2016
    Doktore tesiak sei txiotan azaltzeko lehiaketa antolatu du hirugarrenez Udako Euskal Unibertsitateak eta Uxoa Iñurreta donostiarrak irabazi du. Itzulpengintza eta interpretazioa ikasketak egin ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua izeneko masterra egin zuen Informatika fakultatean. Gaur egun,...
  • Euskara, Tartaloren eraztuna kendu ezinik

    by - Abe 2, 2016
    Bizia ematen digutenean, zilbor-hestea etetean hasten da pertsona bere izaera garatzen. Emana jasotzen du arnasa, emana izena, baina neurri handi batean norberak landu behar du izana. Arnasarekin batera jasotzen du pertsonak hizkuntza.  Sabeletik urrunean entzuten ziren...
  • Egin iraultza euskaratik

    by - Abe 2, 2016
    Euskararen egunaren kaieran ezin hain geure egiten ditugun bi borroka uztartzeari eutsi: euskara eta feminismoa. Kattalin Minerrek kontatu zuen gurean bestela adierazi ezingo lituzkeenak esatea lortu duela euskarari esker. Eta, ezin gureagoak sentitzen ditugu hitzok ezin...
  • «Egitasmoa ezin dugu ahaztu»

    by - Abe 2, 2016
    Euskararen eguna berezia edo ezberdina egingo duzue aurten? Gauza bereziak egingo dira bai, baina argi daukagu guk egitasmoaren ildo horretatik segitu nahi dugula. Egindako lanketa horretan buru belarri jaraitu behar dugula egun horretan ere. Zein egitarau...
  • Sagarrondoak salduko dituzte lizeo berriaren alde

    by - Aza 30, 2016
    Baionako Bernat Etxepare Lizeoa babesteko kanpaina bat jarri dute abian. Izan ere, Etxepare lizeoa 2017ko irailetik aurrera jarriko dute abian, Ipar Euskal Herriko euskal lizeo bakarra eta berria izango da eta 400 ikaslerentzako lekua egongo da....
  • “Donostiak hizkuntz aniztasun handia izan du beti”

    by - Aza 29, 2016
    Euskaltzaindiak eta Donostia 2016k elkarlanean, jardunaldi batzuk antolatu dituzte abenduaren 20rako. Euskarak eta erdarek azken 250 urteetan Donostian izandako bilakaera soziolinguistikoa aztertuko dute. Hitzordua Luis Villasante Euskararen ikerguneko Tolare baserrian izango da (Almortza bidea, 6), 9:30etik...
  • Egiako erakusleihoetan euskara ageri da

    by - Aza 28, 2016
    2016a urte berezia izan da Egian. Euskaraz bizitzeko konpromiso irmoa erakutsi dute hainbat herritar eta eragilek. Urtarriletik martxora euskaraz bizitzeko ahalegina egin zuten, bi oinarri errespetatuz: batetik, euskaldunen artean euskaraz aritzea; eta, bestetik, beti lehen hitza...