Euskaraz Bizi Eguna hasi da
Kalejiran dira, Parte Zaharrean barrena, Euskaraz Bizi Egunean parte hartzen ari diren festazaleak. Porrotx pailazoa buru, Bonberenea txarangaren musikak alaituta, jendea ederki gozatzen ari da. Eguzkiak ere ez dio hitzorduari hutsik egin. Txupinazoa eman aurretik, festa abian zen dagoeneko. Izan ere, Hizkuntz jokabideen tailerrak ari ziren egiten San Telmon.