Gipuzkoa Zutikek jakinarazi dutenez lau lagun atxilotu dituzte euren burua identifikatu nahi ez izateagatik.
Agurtzane Altuna
Bulebarra husten ahalegindu da Ertzaintza. (Argazkia: Malen Aldalur)
Atzo Gipuzkoa plazara itzultzeko saiakera egin bazuten ere, Bulebarrean igaro dute gaua Gipuzkoa Zutik mugimenduko kideek.
8:30ak inguruan Ertzaintzaren hainbat furgoneta hurbildu dira, eta Bulebarra inguratu dute. Itxura guztien arabera, kiosko ingurua hustutzeko asmoz etorri dira.
Eta hala izan da. Bulebarreko kioskoan pilatuta zeuden gazteak indarrez ateratzen hasi da Ertzaintza.
Dena dela, hiru pertsona atera ondoren, poliziak atzera egin du. Gipuzkoa Zutik mugimenduko kideek bertan jarraitzen dute.
Denbora gutxira, Gipuzkoa Zutikeko kide bat eraman du Ertzaintzak, azaldu dutenez Ertzaintzari “edukazio pixka bat” izan dezan eskatu diolako. Gipuzkoa Zutikek jakinarazi dutenez, lau lagun atxilotu dituzte euren burua identifikatu nahi ez izateagatik.
Egitarauarekin “normaltasunez” jarraituko dutela adierazi dute Gipuzkoa Zutikeko kideek: 17:00etan Frackingari buruzko hitzaldia, 18:00etan ekintza hondartzan, 19:ooetan eguneroko asanblada nagusia eta 21:00etan bertsoak.
Erraustegiaren aurkako mobilizazioen jarraipena egiten ari da IRUTXULOKO HITZA.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea