Argazki zaharrak artxibotik agerira atera ditu San Telmo Museoak
1855 eta 1930 urteen artean ateratako irudiak ikus daitezke 'Gipuzkoa argitara' erakusketan.
San Telmo Museoak. Hartara, museoaren funtsetik aukeraketa bat egin dute, eta ehun argazki baino gehiago bildu dituzte, guztiak ere 1855 eta 1930 urte bitartekoak, eta, gehienak, jatorrizkoak. Finean, Donostiaren eta Gipuzkoaren bilakaera azaltzen dute, nekazal inguruko zein hiriguneko irudi oso adierazgarriekin. Elisa Kerejeta eta Maria Millan dira erakusketaren komisarioak eta talde lana goraipatu dute.
Erakusketaren osagarri gisa, museoak jarduera ugari antolatu ditu, besteak beste, bisita gidatuak, bisita bereziak, tailerrak, eta proiekzio eta solasaldiak. Gainera, erakusketaren katalogoa museoan bertan eskuragarri jarri dute.
Museoaren funtsak 15.000 argazki baino gehiago ditu eta hiriko eta lurraldeko funts garrantzitsuenetako bat da, aberatsa prozesu eta tekniken ugaritasunean zein eduki historikoan.
Erakusketa martxoaren 18tik maiatzaren 21era izango da ikusgai.
Gipuzkoa argitara erakusketa osatu du