Ibon Casas bere abesti baten bertsioak jasotzen ari da
‘Rock itsua’ egiten duela dio Ibon Casasek (Amara Berri, 1969), jaiotzetik ikusmen urritasuna baitu. Bideo bat prestatzen ari da rock itsu hori babesteko, hainbat musikariren laguntzarekin. Bakoitza Apaga la luz y veras abestiaren bere bertsioa egiten ari da, eta gaur Donostiako Orfeoiarekin grabatuko du. DameTVisionek bultzatutako ekimena da, eta www.dameTVision.com webgunean ari dira bertsioak biltzen.