Jon Aginagalde aske geratu da
2010eko uztailaren 4rako aske egon behar zuen, baina 197/2006 doktrina ezarri zioten.
Gaur atera da Alboloteko (Granada) espetxetik Jon Aginagalde (Parte Zaharra, 1959). 1984an espetxeratu zuten, eta 29 urte eman ditu preso. 2010eko uztailaren 4rako aske egon behar zuen, baina 197/2006 doktrina ezarri zioten. Zigorra 2014. urtea arte luzatu zioten.
Auzitegi Nazionala Parot doktrinaren eraginez espetxean dauden presoen helegiteak aztertzen hasi da, eta joan den ostiralean bederatzi preso aske uztea erabaki zuen. Tartean bi donostiar, Txomin Troitiño eta Jon Aginagalde bera. Ostiralean bertan geratu ziren aske guztiak, Aginagalde izan ezik. Parte Zaharreko presoaren kasuan, Almeriako Auzitegian zuen beste auzi batengatik gaur arte atzeratu dute haren kaleratzea, Europa Press berri agentziaren arabera. Aginagalderi 67 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 80ko hamarkadan.
Erlazionatutako edukiaBederatzi preso aske uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak