korrika20

  • 20. Korrika iruditan

    by - Api 5, 2017
    Donostian ospakizun giroan igaro da 20. Korrika, eta jendetsua izan da Donostiako ibilbidea. Xanpaina eta konfetia batu zitzaien atzo iluntzean, 1.277. kilometroan. Izan ere, erdia egin zuen 20. Korrikak orduan: Donostiako erdigunean izan zen, Foru Pasealekuan,...
  • Parte Zaharrean indartsu sartu da Korrika

    by - Api 5, 2017
    Grosetik pasa ondoren iritsi da Korrika Parte Zaharrera. Kursaal zubitik heldu da auzora, eta bideoan abuztuaren 31 kalea igarotzen ari den unea agertzen da. Donostiako hainbat gaztek hiria euskalduntzeko abiatu duten Egizu Gazte dinamikaren pankarta ikus...
  • Udalerri euskaldun eta alaia aldarrikatu dute Korrikan Igeldoko bizilagunek

    by - Api 5, 2017
    Antiguan egin zuten Korrika Igeldoko bizilagunek. Herriko eragileek hartu zuten lekukoa eta euskararen transmisioa irudikatu eta atzerritik etorritakoak integrazeko egindako lana irudikatu nahi izan zuten. Hori dela eta, aitona eta iloba bat eta Kataluniatik etorritako bizilagun...
  • Ghanako hiru lagunek hartu dute lekukoa Groseko auzo elkartearen izenean

    by - Api 5, 2017
    Fadilu, Mohammed eta Kassum Ghanakoak dira. Afrikatik Donostiara etorritakoak dira, eta duela gutxi lortu dituzte hemen bizi eta geratu ahal izateko paperak. 20. Korrikako lekukoa eskurik esku eramaten lagun dute hiruek, Groseko auzo elkartearen izenean hartu...
  • Donostiako euskaltegiak, doakotasunaren alde

    by - Api 5, 2017
    Lehen aldiz euskaltegi guztiek bat egin dute Korrikan. Aldarrikapen zehatz bat eraman dute 20. Korrikara, euskaltegien doakotasuna: Euskara denontzat doan. Donostiako euskaltegi guztien izenean eraman zuten lekukoa Zurriola hiribidean zehar. AEK, Bai&By, Hitzez, Ilazki, Legazpi6, Altza-Urumea...
  • IRUTXULOKO HITZAk ere 20. Korrikaren lekukoa hartu du

    by - Api 5, 2017
    Iruñera bidean doan lekukoa hartu eta Donostiako ibilbidearen tarte batean eraman du IRUTXULOKO HITZAK. Lan taldeko Pello Basurtok, Malen Aldalurrek eta Eneritz Arrillagak hartu dute Erdialdean, San Martin kalean, Realeko hockey eta futbol jokalari batzuen eskutik....
  • [Bideoa] 20. Korrika Donostian

    by - Api 5, 2017
    Martxa bizian igaro da 20. Korrika Donostiatik. Bidebietatik Añorgara, auzoz auzo igaro da lasterraldia. IRUTXULOKO HITZAk ibilbidean egindako hainbat bideo bildu ditu. Eskurik esku lekukoak nolako bidea egin duen jaso du, baita Korrika dela eta auzoetan...
  • Añorgatik igaro eta Urola Kostako bidea hartu du Korrikak

    by - Api 5, 2017
    Donostiako azken kilometroa Añorgan egin du Korrikak. Minutu batzuk berandu iritsi da euskararen aldeko lasterketa eta euripean itxaron behar izan dute auzotarrek, baina gogotsu egon dira zain. Eliza parean, Amassorrain ikastolako bi haurrek eta guraso batek...
  • Egia bizirik dagoela erakutsi du Korrikak

    by - Api 5, 2017
    Aldapan behera, kalea hartu du Korrikak Egia auzoan. Lekukoa eskutik eskura eraman dute auzoko eragile, norbanako eta… dendek ere. Adin tarte zabaleko jende asko ibili da Egiako kale batetik bestera. Lehenik behera. Gero gora. Berriz ere...

Send this to friend