Koxme Burutaran donostiarra hamabigarren gelditu da Aulki Mugikorreko Munduko Txapelketan
Aulki Mugikorreko Munduko Txapelketa (23 urtez azpikoen eta gazte kategorietakoa) atzo, uztailaren 31n, amaitu zen Varese hirian (Italia), eta bertan parte hartu zuten Koxme Burutaran (BAT Basque Team) eta Beñat Santos (Ur Kirolak) arraunlari donostiarrek.
Burutaran 23 urtez azpiko 4X proban aritu zen, Ander Martin, Juan Palomino eta Pablo Moreno arraunlariekin, eta hamabigarren postuan amaitu zuen txapelketa. Santosek, berriz, gazte mailako 4X proban parte hartu zuen, Igor Teixidor, Pedro Cabrera eta Marc Marques arraunlariekin, eta hamalaugarren postuan amaitu zuen. Guztira, 61 herrialdetako 1.500 arraunlarik hartu dute parte txapelketan.