Ateko sarraila puskatu dute lapurrek. (Argazkia: Añorgako Gazte Asanblada)
Añorgako Gazte Asanbladak salatu duenez, lapurreta egin zieten gaztetxean, astearte gauean: “Aurreko atea txikitu digute sartu ahal izateko, eta Gaztetxe osoa hankaz gora uzteaz gain, diru kopuru garrantzitsu bat lapurtu digute, eta hainbat gauza apurtu ditu/dituzte lapurrek”. Asanbladako kideek gaztetxeetan egin izan diren lapurretak salatu dituzte orokorrean, ez baita lapurtzera sartzen diren lehen aldia: “Gaurkoan Añorgan izan da, baina zoritxarrez ez gara aurten erasotua izan den gaztetxe bakarra. Egoera honi gogor egingo diogu aurre, daukagun gogo eta indarrez, eta, noski, gurera etortzen zareten guztion laguntzaz”. Horrela bada, mezua zabaltzeko eskatu dute, zer gertatu den argitze aldera.