Hainbat lagun izan dira prentsaurrekoan (Argazkia: Kattalin Miner)
Hilaren 19an egingo dute, 12:30ean Bulebarretik hasita.
Eleak Mugimenduak deituta agerraldi jendetsua egin dute gaur goizean. Bertan, senitarteko eta hainbat auzipeturen babesarekin, eskubide zibil eta politikoen defentsan, manifestazioa deitu dute urtarrilaren 19rako. Zehazki, 12:30ean irtengo da Bulebarretik. San Sebastian egunaren bezperan,
Euskal gazteria libre eta legala lelopean egingo dute martxa.
Gogoan izan dituzte, beraien burua ezkutatzea erabaki duten Oarsoaldeko gazteak, azpimarratuz, lan politikoa egiteagatik daudela kondenaturik. Atxilotu zain dauden gazteei babesa azaldu diete.
Kartzelaratzearen zain dagoen Ekaitz de Ibero donostiarra ere bertan izan da eta bere egoera ere gogoan izan dute.
Herritar guztiei egin diete mobilizatzeko deia. Izan ere, “demokrazia ezak herritar guztioi” eragiten digula esan dute.
Azkenik gogoraratu dute, espetxeratzeko arriskuan ehun gaztetik gora dagoela Euskal Herrian.