(Grafikoa: Berria)
Berria/ Urtzi Urkizu
Batzorde kudeatzaile baten esku geldituko da Igeldo, bozak egin arte
Datozen udal hauteskundeak egin arte, batzorde kudeatzaile baten esku geldituko da Igeldoren funtzionamendua. Batzorde kudeatzailea indarrean dagoen hauteskunde araudiaren arabera osatuko da, hau da, udalerriari dagokion zinegotzi adina kide izango ditu: bederatzi.
Ondasunei dagokienez, udalerri berriak ondasun propioak izango ditu, eta, horrela ikusten bada, gehitu ahalko zaizkio ondasun berri batzuk. Eskubide eta betebeharren atalean, diputazioak erabaki du Donostiako Udalak duen zor edo kredituetan ez duela udalerri berriak parte hartzerik bere gain hartuko. Diru bilketa zerbitzua eskuz aldatu bitartean, bestalde, Donostiako Udalak kudeatuko du. Eta bildutako Igeldoko tributuei dagozkien zenbatekoak emango dizkio Igeldoko Udalari.
Udalerri berrian lurraldean orain arte ematen ari ziren zerbitzu publiko guztiak ematen jarraituko dira, zuzenean edo, zerbitzu mankomunatu edo kontsortziatuen kasuan, bereizketa egin arte ematen ari ziren baldintza berberetan. Urtebeteko epean trantsizio garai bat izango da, erakunde arteko laguntza eta lankidetzarekin. Donostiako Udalak dagokion laguntza tekniko, ekonomiko eta juridikoa emango dio Igeldo udalerri berriari; halaber, funtsezko zerbitzuak ematen jarraituko du, dagokion konpentsazio ekonomikoa jasoz, baldin eta Igeldoko udal berriak bere gain har ditzakeen arte.