Olaizola: "Gaurkoa pasada bat izan da, 300 bat lagun geratzea ikaragarria baita"
http://youtu.be/xQ5s0z7EBzQ
Aske Guneko lehen gaueko balorazioa egin du Aitor Olaizola zigortutako gazteak; pozik daude jasotako erantzunarekin.
Aitor Olaizola zigortutako gazteak gaueko balorazioa egin du. Hainbeste jende ez zutela espero esan du eta inguratutako jendetza azpimarratu du; “eguerdian arazoa zen nora joango ginen lotara, etortzen baziren hemen ez gelditzeko, eta ondoren arazoa bihurtu zen jende asko etorri zela lo egitera”, esan du pozik.
Hala, balorazio positiboa egin du gauaz; “gaurkoa pasada bat izan da, 300 bat lagun geratzea ikaragarria baita”, azaldu du.
Zigortutako gazteen kasuan, lo egitea lortu dutela azaldu du; “zigortutako gazteok zer edo zer lo egin dugu”, esan du.
Gaurko egunari begira, arratsaldean baloratuko dute hainbat faktoreren baitan nola jarraituko duten herri harresia eraikitzen.