Iazko txapelketatako irabazleak. (Argazkia: Zipotz jaiak)
Groseko jaietarako beroketa segituan hasiko da, kirol arloan behintzat. Izan ere, urteroko pala eta esku pilota txapelketak jokatzen hasiko dira laster, Sagueseko frontoian.
Datorren astean jokatuko dituzte txapelketetako lehen partidak, ekainaren 22an hasi eta uztailaren 15a arte, arratsaldero, 17:30ean. Norgehiagokak bikoteka izango dira, bai eskuzkoa eta bai palazkoa.
Gizonen pala txapelketan bi maila banatuko dituzte, eta emakumeenak, aldiz, bakarra izango du.Bikote bakoitzak erabaki beharko du zein mailatan hartu nahi duen parte, eta ekainaren 17a, ostirala, izango da izena emateko azken eguna. Txapelketetan parte hartzeko, posta elektroniko bat bidali beharra dago honako helbidera:
grospilota@hotmail.com. Bikotearen izen-abizenak jarri behar dira, telefono zenbakiak, eta zein txapelketetan parte hartu behar duen.