Preso bat hilda aurkitu dute Martuteneko espetxean
Preso bat hilda aurkitu dute gaur goizean martuteneeneko espetxean. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak jakinarazi du gaurko heriotza, hedabideen aurrean egin duen agerraldian. 57 urteko preso prebentibo bat zen hildakoa, erizaintzan zegoena.
Astebetean Euskal Herriko espetxeetan hilda agertu den bigarren da. Atzo, Arabako Espetxean aurkitu zuten hilda 22 urteko preso bat.
[Albistea osatzen ari gara]