Puntako atletek ezingo dute Behobia-Donostian parte hartu
Fortuna Kirol Elkarteak hala erabakita, Behobia-Donostia lasterketa Espainiako Atletismo Federazioaren egutegitik kanpo geratuko da. Izan ere, federazioak ezarritako lege berriaren arabera, atleta bakoitzarengatik 3 euroko kanona ordaindu beharko luke antolakuntzak; eta Fortunak hala ez egitea erabaki du. Ondorioz, azaroaren 13an jokatuko duten lasterketan ez dute puntako atletek parte hartzerik izango. Goi mailako atletek ezin baitute egutegitik kanpoko lehietan parte hartu. Beraz, aldaketarik ez badago behintzat, aurtengo lasterketa sekula baino herrikoiagoa izango da.