Robotak eta bertsolariak izango dira Hitzaren Gunearen lehen erabiltzaileak
Unamuno plazan egongo da Hitzaren Gunea izeneko espazio berria. Arduradunek azaldu dutenez, bertan “edozeinek nahi duena publikoki esan dezake”. Inaugurazioa bihar, apirilak 18an, 12:00etan izango da, eta EHUko errektore Iñaki Goirizelaiaren hasiera bertsoak irekiko du. Horren ondoren hasiko da robotak eta bertsolariak deman jarriko dituen ekitaldia. 13:30ean, berriz, musika emanaldia, eta sagardoarekin lagundutako mokadutxoa jateko ordua iritsiko dira.