Stop Desahucios taldeak elkarretaratzea egingo du Kutxabankek asanblada egiten duen bitartean
Gipuzkoako Stop Deshaucios taldeak elkarretaratzea egingo du Kutxabankek asanblada egiten duen bitartean. Erakundeak etzi egingo du batzarra Andia kaleko Kutxa aretoan, eta honen aurrean egingo dute protesta, 15:30ean.
Kutxabankek orain egun gutxi oniritzia eman dio Espainiako gobernuak kaleratzeen aurka aurkeztutako neurriei. Ekintza baliatuko du Stop Desahuciosek erabakiaren balorazioa egin eta dekretu berria EAEko errealitatera egokitzeko duten proposamena aurkezteko.