Supersweet musika taldea (Argazkia: Supersweet)
Supersweet pop-rock taldea bira egiten ari da hainbat herritatik. Ostiralean, ordea, etxera itzuliko da hirukotea, Donostiara, eta Parte Zaharreko Be Bop tabernan kontzertua eskainiko du. Chico Boom taldearen ibilbide berria da Supersweet, eta Señor No taldeko sortzaileek osatzen dute taldea: Imanol G. Alcon eta Andoni Etxebeste, baita
Small Things-eko Alvaro T-k ere. Guztiek elkarrekin 2010ean ekin zioten ibilbide berriari eta 2011ko urrian
The Hereafter LPa plazaratu zuten.